IDEATOMICS
Ideia atomikoak.

Sorkuntza eta ekoizpen artistikoaren inguruko ideiak garatzen dituen egitura da IDEATOMICS. Ideia hauek esparru desberdinetan lantzen dira, hala nola, artea, diseinua, ekintza soziala, ekologia, generoaren inguruko arazoak, zientzia, ekonomia, kontsumoa edota komunikazioa.

IDEATOMICS Saioa Olmo artistaren ekimena da, eta proiektu bakoitzaren arabera, laguntzaile eta baliabide desberdinak bilatzen ditu egitasmoak aurrera atera ahal izateko.

IDEATOMICSek bere ekimenez sortutako proiektuak garatzen ditu, baina baita beste agente batzuk bultzatutakoak edo hirugarren pertsonek eskatutako baldintzen arabera sortutakoak ere.

Ideatomics historioa

Hona hemen, IDEATOMICS ekimenaren definizioa:

  • Ideatomics hedakorra da. Bonba atomikoaren antzera, helburu bakoitza erdiesteko, eragin-eremua ahalik eta zabalena izan dadin bilatzen du. Kutsatze-dinamiken oinarrizko ardatza da.
  • Ideatomics zeharkakoa da eta oso konektagarria. Jakintzaren hainbat esparru harremanetan jartzen ditu eta eremu jakinetan adituak direnekin elkarlana sustatzen du.
  • Ideatomics mikro da, baina baita makro ere. Eskala txikian lan egiten du, baina lan egiteko moldeek eskala handiagoetara hedatzeko gaitasuna eskaintzen dute.
  • Ideatomics aldakorra da, modu asko eta askotarikoez eratzen da: diseinu-laborategi bat, zientzia-lanen zabalkunderako komunikazio-kanpaina bat, interpretazio ekonomikoen erakusketa bat, saltzaile-elkarte jakin batentzat landutako proiektua, Euskal Herrian dugun identitate ideiaren inguruko liburu bat edota, jai jakin baten inguruan sortutako jarduera ludiko bat.
  • Oso erraz identifikatuko duzu Ideatomics, aldaketa eta eklektizismoa dira gure nortasun-ezaugarriak, sorkuntza gure ardatza.
  • Ideatomicsek, egiturarentzat berarentzat eta inguruan dagoen guztiarentzat, aberastasuna sortzen du. Energia baikorra maila ideologikoan, sorkuntzan eta baita ekonomian ere.
  • Ideatomics kualitatiboa eta kuantitatiboa da. Inputak sortzeaz gain, emaitzak kualitatiboki zein kuantitatiboki neurtzen ditu.
  • Ideatomics, haren ekosistema bezala, jasangarria da. Proiektu bakoitzerako beharrezkoak diren baliabideak izendatu eta lortzen ditu.
  • Ideatomics ez da berria, hor zegoen, hor dago eta hor egongo da, ideiak nonahi daudelako, baina orain arte, inork ez ditu modu honetan egituratu.
Ideatomics estudioa